Prentsa Aretoa
2006/05/23
Gasteizko Udalaren EAJ-PNV Udal Taldeak alkatearen jarrera salatu du, Gasteiz Izan taldea Osoko Bilkuran agertzearen aurka azaldu delako
Gasteizko Udalaren EAJ-PNV Udal Taldeak alkatearen jarrera salatu du, Gasteiz Izan taldea Osoko Bilkuran agertzearen aurka azaldu delako. Talde horrek herritarren txanda eskatu du, maiatzaren 26rako, ostiraleko osoko bilkurarako, udal araudietan jasotako betekizun guztiak beteta.
Oraintsu onartutako Alkatetzaren dekretu baten bidez, talde hori udal erregistroan sartu da “Gasteiz Izan Herri Ekimena” izenarekin. Alkateak iragarritakoa betetzen bada, lehenengoz debekatzen zaio talde bati Osoko Bilkuran parte hartzea, udal araudiaren aurka eginez.
“Eszenatoki politiko berritik kanpo geratzeaz gain, Alkateak, beste behin ere, bere aurpegirik prepotenteena eta bere harrokeria erakutsi dizkigu, erabat legala den eta PPk berak ere Udalaren eta Aldundiaren elkarteen erregistroan onartuta duen talde baten agerraldia galaraziz. Alfonso Alonsok ukatu egin nahi du orain hilabete bat Alkatetzaren dekretu bidez onartu zen eskubidea. Jarrera antidemokratikoa eta probokatzailea izateaz gain, iragarritakoa betetzen bada, prebarikazio kasu baten aurrean egongo ginateke, eta hori bai dela Zigor Kodean jasotako delitua. Alderdi Popularrak, beste behin, Eskuineko Estatuaren alde egin du, Zuzenbide Estatuaren alde egin beharrean”, adierazi du Unai Grajales zinegotzi jeltzaleak.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09