Prentsa Aretoa
2006/05/24
Gasteizko EAJ-PNV Udal Taldeak gizarte-etxeetako antzokien sarea egokitzea proposatu du, maizago erabil daitezen
Gasteizko EAJ-PNV Udal Taldeak gizarte-etxeetako antzokien sarea egokitzeko neurriak hartzea proposatu du; horrela, ekitaldi-aretoetan garatzen diren moduko jardueretarako ere erabili ahal izango dira.
Gaur egun, bost antzoki horiek urtean batez beste berrehun egunetan baino gehiagotan erabili gabe geratzen dira, eszenikoa ez den beste edozein jarduera programatzeko ezartzen diren betekizun teknikoak direla medio. Iñigo Antia zinegotzi nazionalistak adierazi duen bezala, “hitzaldiak, jardunaldiak edo mahai-inguruak egin nahi dituzten talde askok ezin dituzte gizarte-etxeetako antzokiak erabili, horretarako, besteak beste, teknikari espezializatua kontratatu behar baitute bertako ekipamenduez ardura dadin. Hori ekonomikoki onartezina da antzoki horien balizko erabilera askori dagokienez”.
Hori ikusita, EAJ-PNV alderdiak gizarte-etxeen sareko bost antzokiak eszenikoak ez diren beste jarduera osagarri batzuk ere garatzeko egokitzea proposatu du.
Hori ikusita, EAJ-PNV alderdiak gizarte-etxeen sareko bost antzokiak eszenikoak ez diren beste jarduera osagarri batzuk ere garatzeko egokitzea proposatu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09