Prentsa Aretoa
2006/05/24
Gasteizko EAJ-PNV Udal Taldeak zezen-plazan izandako irregulartasunei buruzko txata antolatu du “Parte Hartu” Interneteko atarian
Bihar, arratsaldeko 5etan, Gasteizko EAJ-PNV Udal Taldearen bozeramailea den Mikel Martinezek zezen-plazaren kalean egindako hirigintzako eragiketan antzeman diren irregulartasunen inguruan sor litezkeen zalantzak argituko ditu Parte Hartu Interneteko atarian.
Bihar Gasteizko EAJren Udal Taldea parte hartzeko tresna honetaz baliatuko da lehen aldiz eta, hemendik aurrera, aldizka erabiliko du. Atarirako lasterbidea www.iristen.net/partehartu da. Vale Tenak, Herritarren Parte-hartzearen arloko bozeramaile nazionalistak, adierazi duen bezala, “ekintza horren bidez, beste urrats bat egin dugu Udalbatzak martxoko osokoan onetsi zituen Parte Hartzeko Jardunbide Egokien Dekalogoa garatzeko”.
Interesatuta daudenek Mikel Martinezi galderak eta oharrak egin diezazkioten aukeratu den gaia dela eta, Vale Tenak esan du zezen-plazaren kalea berritzeko esleipenak sortu duen polemika “azken urteotan garrantzi sozial gehieneko udal-arazoa bihurtu dela. Gure ustez, une egokia da gai honen inguruan gasteiztarrek dituzten galderak eta iritziak zuzenean biltzeko”.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09