Prentsa Aretoa
2006/05/26
Gasteizko udalaren EAJren taldeak hutsik dauden merkataritzako lonjak etxebizitza bihurtzea proposatu du
Gasteizko udalaren EAJren taldeak hutsik dauden merkataritzako lonjak etxebizitza bihurtzeko proiektua baimentzeko eskatuko du Udalaren Osoko Bilkuran. Talde jeltzalearen bozeramaileak, Mikel Martinezek, aldaketa horren abantailak azaldu ditu: “Lurzoru gehiago okupatu gabe pisuen kopurua gehitzea lortuko genuke, hiriaren estetika hobetuko genuke eta etxeen tipologia berrien arloko eskaria asetu”.
Talde Nazionalistaren mozioak bi gauza biltzen ditu alde batera, lehenengo eta behin etxebizitza duina izateko eskubidea eta, bestetik, lurzoruaren gehiegiko okupazioa ekiditen duen garapen iraunkorra. Ildo honetatik Udalak erabaki zuen eraikuntzako dentsitateak zabalduko zirela Salburua eta Zabalganan.
Hori gorabehera sendotuta dauden hiriko alde batzuetan merkataritzako makina bat lokal dago, beheko solairuetan kokatuta, aspaldiko urteetan jarduerarik ez dutenak. Horiei erabilera emateko EAJk etxebizitza bihurtzea proposatu du, hori bai, baldintza batzuk betez. “Prozedura kontrolatua ezarriko genuke espekulazioa ekiditeko eta bizigarritasuna, eraikuntzako kalitatea eta inguruarekiko harmonia bermatzeko”, adierazi du Martinezek.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09