Prentsa Aretoa
2006/05/29
Gasteizko EAJ-PNV Udal Taldeak Hornidura plazan egiten den nekazaritza-azokako ekoizleak jazartzen uzteko eskatu du
Gasteizko EAJren Udal Taldeak gobernu-taldeari eskatu dio ken ditzala Hornidura plazan egiten den nekazaritza-azokako ekoizleei zamalanak egiterakoan jartzen zaizkien oztopoak. Zehazki, hilabete horretan bertan egiten diren zenbait azoketan, merkatariek goizeko lehen orduetan hasita udaltzaingo ugari aurkitu izan dituzte eta horiek ez diete uzten euren ibilgailuak Jesus Guridi kaleko zabalgunean uzten salgaiak ateratzeko.
Horrek traba ugari sortu ditu bai ekoizleentzat bai zonako trafikorako. Istiluak ere egon dira pertsonen eta poliziaren artean; honek, gainera, isun ugari jarri ditu eta ibilgailuren bat ere kendu du.
Ingurumen arloko bozeramaile jeltzalea den Malentxo Arruabarrenak esan duenez, “ez dugu ulertzen zergatik nekazaritza-azoka Hornidura plazara mugitu zuen gobernu-talde berak, orain, ekoizleei eraso egiten dien eta ez dien zamalanak behar bezala egiten uzten. Hasieratik ohartarazi genuen zona horretan arazoak egongo zirela ibilgailuak uzteko. Ez du zentzu askorik ekoizlea behartzea autoa zenbait kale urrunago uztera eta salgaiak bere posturaino ekartzera. Horrek istripuak, osasun-arazoak eta eragozpenak eragin ditzakete”.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09