Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/06/01

Euzko Alderdi Jeltzaleak Gasteizko Udalean duen Taldearen ustez, Udalak ez du bere gain hartu behar gauzain-zerbitzuaren porrot ekonomikoa

Euzko Alderdi Jeltzaleak Gasteizko Udalean duen Taldearen iritzian, zentzugabekoa da PP gauzain-zerbitzuaren zatirik handiena ordaintzen tematzea, ekimen horrek merkatarien eta auzotarren artean argi eta garbi porrot egin ostean ere. Bazkideak batzeko epealdian 100 pertsona inguru baino ez dira bildu, hau da, aurreikusten zen zenbatekoaren bostena. Horrek esan nahi du hileko sarrerak 2.000 euro baino ez direla izango; hortaz, gobernu-taldeak urte amaierara arte bere gain hartu beharko luke zerbitzuaren guztirako kostuaren % 96, 350.000 eurotik gora ordaindu beharko bailituzke.

rss Ezagutzera eman
“Egoera honetara iritsi gara, zeren PP hil askotan itxaropen faltsuak sorrarazten tematu baita, eta orain, berriz, ez daki nola atzez egin barregarri geratu barik. PPk huts egin die hiritarrei, zeren hiritarrek ekimen pribatu bat beren zergen bidez ordaintzen ez jarraitzea espero baitzuten. Kale egin die merkatariei eta auzotarrei, zerbitzu honek kuota bat ordaintzerik merezi ez duela uste dutelako, ez baita horren erabilgarria. Izan ere, erdiguneko merkatarien % 5ak baino ez du horretarako konpromisoa hartu. Eta azkenik, kale egin die gauzain-zerbitzuko langileei berei, ez baitute enplegu honetan hasieran espero zuten lanbiderik aurkitu”, adierazi du Malentxo Arruabarrenak, Ekonomi Sustapenerako arloan diharduen bozeramaile jeltzaleak.