Prentsa Aretoa
2006/06/02
Gasteizko EAJren Udal Taldeak herritarrei zuzendutako bi topaketa egingo ditu Garraio sailburuarekin, tranbiaren proiektua xehetasun handiagoz ezagutarazteko
Gasteizko EAJren Udal Taldeak herritarrei zuzendutako bi topaketa egingo ditu datozen egunotan, tranbiaren proiektua ezagutzera emateko; topaketa horietan Eusko Jaurlaritzaren Garraio sailburuak ere hartuko du parte. Bertaratzen direnek hemendik gutxira Vitoria-Gasteizen ere instalatuko den garraiobide honen inguruko iradokizunak eta galderak egiteko aukera izango dute. Lehen topaketa datorren ekainaren 5ean, astelehena, izango da, Arriagako gizarte-etxean; eta bigarrena, berriz, ekainaren 13an, Floridako kultur etxean.
EAJren Udal Taldea herritarren partaidetzaren aldeko apustu garbia egiteagatik nabarmendu da. Gai horren inguruan orain dela gutxi egin dituen ekimenen artean, Parte Hartzeko Jardunbide Egokien Dekalogoaren proposamena, aho batez onetsia, eta zezen-plazaren kalean izandako irregulartasunei buruz hitz egiteko Mikel Martinezekin antolatutako txata aipatu behar dira. Gaur goizean, Talde Jeltzaleak herritarren partaidetza sustatzeko ildo beretik doan beste ekintza bat aurkeztu du. Horren baitan, zenbait topaketa egingo dira urtero “Zer esanak-Dar que hablar” izenburupean.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09