Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/06/07

Gasteizko EAJren Udal Taldeak salatu du are gehiago atzeratu dela Ibaiondoko Gizarte Etxea egiteko lanen kontratazioa

Gasteizko EAJren Udal Taldeak salatu du orain ere ez dela bete Ibaiondoko Gizarte Etxeko lanak lehiaketara iragartzeko jarritako epea. Talde jeltzaleak gai honen inguruan egindako galderari erantzunez, Hirigintzako zinegotziak orain dela bi hilabete adierazi zuen gobernu-taldeak lanen lehen fasea maiatzaren hasieran eskaintzea pentsatu zuela. Egun, oraindik ez da konpromiso hori bete eta, beraz, lanen hasiera datorren urteko udara arte atzeratuko da behin betiko.

rss Ezagutzera eman
Gasteizko EAJren Udal Taldeak salatu du are gehiago atzeratu dela Ibaiondoko Gizarte Etxea egiteko lanen kontratazioa

ARGAZKIA JAITSI

Mikel Martínez bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez, “orain dela bi hilabete ere esan genuen 2010 arte ez genuela ekipamendu hau zabalik ikusiko eta, PPri esker, halaxe izan da. Lau urtez jarraian entzun ditugu lanen hasieraren inguruko konpromisoak eta gure taldearen pazientzia eta bertako bizilagunena dagoeneko agortu da. Bistakoa da oso Lakuabizkarra eta Ibaiondoko eremu osoan hurbileko udal zerbitzuak behar direla, baina gobernu-taldeak denbora pasatzen utzi du legegintzaldi honetako ekipamendurik garrantzitsuena izan behar zuena eraikitzeko lanei dagokienez”.