Prentsa Aretoa
2006/06/07
Gerenabarrenak uste du PPren jarrera "barkaezina" dela eta esan du “aurrera egin behar dela, ondorioak edozein direla ere”
EAJren Araba Buru Batzarreko lehendakaria den Iñaki Gerenabarrenak uste du PPk bakea eta normalizazio politikoa lortzeko prozesuan izan duen jarrera “barkaezina” dela eta gaineratu du "aurrera egin behar dela, ondorioak edozein direla ere”, Mariano Rajoyren taldeak duen jarrera kontuan hartu gabe; izan ere, atzo Rajoyk PSOEren gobernuarekiko harremanak hautsiko dituela adierazi zuen.
Herri Irratiari egindako adierazpenetan, Gerenabarrenak PPri “bere politika hauteskunde-interesetan oinarrituta” egotea leporatu dio, “Euskal Herriaren eta, oro har, Estatuaren beharretan oinarrituta baino”. Halaber esan du “une egokia dela hauxe behin betiko konponbidearen aldeko apustua egiteko”.
Gerenabarrenak uste du “barkaezina dela” popularrek “prozesua oztopatu edo mantsotu” nahi izatea eta “aurrera egitearen alde” agertu da, “ondorioak edozein direla ere”.
Gerenabarrenak uste du “barkaezina dela” popularrek “prozesua oztopatu edo mantsotu” nahi izatea eta “aurrera egitearen alde” agertu da, “ondorioak edozein direla ere”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09