Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/06/13

Gasteizko EAJren Udal Taldearen ustez, gizarte-etxeen sarea une kritikoa igarotzen ari da

 

Gasteizko EAJren Udal Taldeak ohartarazi du gizarte-etxeen sarea une kritikoa igarotzen ari dela instalazio berriak abian jarri zirenetik; halaber esan du zenbait instalazioren etorkizuna ez dela ziurra. Instalaziorik berriena El Pilarreko gunerako zentro soziokulturala da eta, ireki zenetik, hainbat kexa jaso ditu erabiltzaileen aldetik.

rss Ezagutzera eman
Batetik, aireztapen-sistema ere ez dela nahikoa ikusi da, bereziki, ikasketa-gelan, eta aire girotuko sistema ere beharko omen da. Bestetik, topaketa-aretoa oso txikia eta gaizki konfiguratuta dagoela kexatu da hainbat jende, orain dela gutxi lekuz aldatu behar izan baita. Horrez gain, esan behar da oraindik ez dela abian jarri aipatutako mediateka.

Iñigo Antia zinegotzi abertzalearen hitzetan, “laster ikusi ahal izango dugu zein kalte eragiten dituen gizarte-etxe integratua ez egiteak, baina, oraingoz, alderdi soziokulturala da erabiltzaileen beharrei ez erantzuteagatik nabarmentzen dena; horietako askok Europako gizarte-etxean hobeto zeudela adierazi dute”.