Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/06/13

Gasteizko EAJren Udal Taldeak neurriak proposatu ditu legez kanpoko hondakindegiak berriro sortzea ekiditeko

Gasteizko EAJren Udal Taldeak zenbait neurri proposatu ditu legez kanpoko hondakindegiak erauzteko eta azkenaldian Salburuan, Ullibarri-Arrazuan, Lasarten eta Abetxukon sortutakoen moduko egoerak berriz gerta ez daitezen ekiditeko. Ingurumen Arloko bozeramaile abertzalea den Malentxo Arruabarrenak esan duen bezala, “egun gutxitan, udalerriko zenbait eremu obra-hondakinak, etxetresna elektrikoak, ontziak eta abar biltzen dituzten hondakindegiak bihurtu dira. Arazo hau konpontzeak erabateko lehentasuna izan behar du ingurumen-politiketan”.

rss Ezagutzera eman
Euzko Alderdi Jeltzaleak, hurrengo udalbatzan aurkeztuko duen proposamenean, gobernu taldeari eskatzen dio beharrezko jardunak egin ditzala Gasteizen dauden isurpen kontrolatugabeko puntu guztiak ezabatzeko. Era berean, Malentxo Arruabarrenak uste du gogor lan egin behar dela biztanleak kontzientziatzeko. “Isurpenak ezabatzea ez da nahikoa; biztanle guztiak inplikatu behar dira, antzeko egoerak berriz gerta ez daitezen”. EAJren proposamenaren beste alderdi bat zaintza eta babesa dira. Horretarako, mozio jeltzaleak Udaltzaingoaren Ingurumen Babeserako Unitateko zuzkidura gehitzea proposatzen du, baita Auzolan laneratze programa garatzea ere, horren bidez, lan-merkatuan sartzeko arazoak dituzten kolektiboek natura zaintzeko lan bereziak egin ahal izateko.