Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/06/13

Iñaki Gerenabarrenak salatu du epaileek “politika egiten dutela” eta Ibarretxe “irrikatutako pieza dela”

 

EAJ-PNVren Araba Buru Batzarraren burua den Iñaki Gerenabarrenak ETBri eskainitako elkarrizketan salatu du epaileek “politika egiten dutela” eta adierazi du Juan José Ibarretxe lehendakaria “pieza irrikatua dela” eta akusatuen aulkian noiz eseriko den zain daudela.

rss Ezagutzera eman
Iñaki Gerenabarrenak salatu du epaileek “politika egiten dutela” eta Ibarretxe “irrikatutako pieza dela”

ARGAZKIA JAITSI

Gerenabarrenaren hitzetan, "une honetan lehendakariarekin gertatzen ari denak ez du izenik. Lehendakariak, legegintzako aparatuan dagokion betebeharraren arabera eta Jaurlaritzaren lehendakari den heinean, politika egiten du eta, zeregin horretan, ordezkari politikoekin eta benetako eragin politikoa duten pertsonekin hitz egiten du".

ABBren buruak esan duen bezala, "zergatik ez dira gai politikoez, bai Euskal Herrikoez bai Arabakoez, hitz egiteko sistematikoki biltzen garen guztion aurka jartzen? Badakitelako, noski, erokeria dela; hala ere, lehendakaria irrikatutako pieza politikoa da eta norbaitek pentsatzen du, ikuspegi politikotik, interesgarria izango litzatekeela lehendakaria akusatuen aulkian esertzea”.