Prentsa Aretoa
2006/06/22
Gasteizko EAJren Udal Taldea kezkatuta dago Lakuako pilotalekuen proiektua atzeratuta doalako
Gasteizko EAJren Udal Taldea kezkatuta dago. Izan ere, euren iritziz, Lakua inguruan estalitako pilotalekuak egiteko proiektuaren atzerapena dela eta, kalte ikaragarria egin zaio euskal pilotari, kalte konponezina.
Udazkenean jaso zuen gobernuko taldeak proiektuaren behin betiko diseinua. 2005. urteko urrian, PPk eta EAJk hartutako erabaki baten ondorioz, proiektuaren finantzaketa bermatu ahal izan zen. Bi alderdien arteko erabaki horrek inbertsio handiak zituen bere baitan, hain zuzen ere, 960.000 euro gorde ziren proiektuaren kirol azpiegiturentzat. Nahiz eta Alderdi Popularrak, eraikuntza-lanak 2005. urtea bukatu baino lehen kontratatzeko eta lanak 2006ko lehen hiruhilekoan hasteko konpromisoa hartu, gaur egun, oraindik, ez da ezer egin.
Vale Tena zinegotzi nazionalistaren hitzetan: “Hainbesteko babesa izan duen proiektu bati, gobernuko taldeak inoiz ez dizkio hainbeste oztopo jarri. Lakuako pilotalekuen lanak oraindik abian jarri gabe egoteko arrazoi bakarra dago, hain zuen ere, gehiago itxaron ezin duen proiektuaren kudeaketan Alderdi Popularrak izan duen utzikeria. Batetik, gune horretako pilota elkarteak urteak daramatza, leku faltagatik, pilotarien eskaerak atzera botatzen. Eta bestetik, ehunka amateur hiriko edo inguruko herrietako pilotalekuetara joaten dira”.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09