Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/06/23

EAJren Udal Taldeak PPri eskatu dio Coronación izeneko tokian kudeaketa publikoko tutoretzapeko hirurogeita hamar apartamentu, ahalik eta lasterren, eraikitzeko

Gasteizko Udalaren EAJ-PNV Udal Taldeak gobernu-taldeari eskatu dio Coronacion tokiko hondakinen plantaren gainean kudeaketa publikoko tutoretzapeko apartamentuen proiektua abiaraz dezan.

rss Ezagutzera eman
Orain dela urtebete baino gehiago, PPk iragarri zuen leku horretan ikasleen egoitza eraikitzeko ideia baztertzen zuela eta bertan adineko pertsonentzako udal etxebizitzak eraikitzeko proposamena onartzen zuela, Talde Nazionalistak eta auzokoek beraiek iragan legegintzalditik proposatu izan duten bezalaxe. Orduz geroztik, ez dugu proiektu honen gaineko beste berririk izan.

“Gobernuko zazpi urte hauetan Alderdi Popularrak kudeaketa publikoko tutoretzapeko hogeita hamar apartamentu baino ez ditu sustatu. Epe berean, EAJk lehen 153 eraikia zituen. Coronacion izeneko gunean aurreikusita dauden apartamentu horiekin aukera ezin hobea dugu laguntzako baliabideak zabaltzeko premia berezia duen eremu batean. Ez dago inolako justifikaziorik ekimen publiko hau urtebetez izoztuta edukitzeko”, Talde Nazionalistaren bozeramaile Mikel Martinez jaunak baieztatu du.