Prentsa Aretoa
2006/07/03
Gasteizko EAJren Udal Taldeak salatu du ez dela kultur programaziorik prestatu zezen-plazaren lekuan eraikiko den erabilera anitzeko barrunberako
Gasteizko Udalaren EAJren Taldeak salatu du ez dela aurrerapenik egin zezen-plaza zaharraren lekuan eraikitzen ari den erabilera anitzeko barrunberako kultur eta kirol programazioan. Gobernu taldeak iragarritako inauguraziorako hilabete falta dela, gauza bat bakarrik jakinarazi da: ekipamendu berrian ohiko feriako zezenketak egingo dira; horretaz aparte ez da beste ezer aurreikusi urte guztian.
Iñigo Antia zinegotzi jeltzaleak hauxe adierazi du: “Gure ustez erabat zentzugabea da alkatea zezen-plaza kosta ahala kosta inauguratu nahi izatea, obrak zertan diren ikusita. Izan ere, nahiz eta obrak garaiz bukatu eta barrunbea hala-moduz zezenketetarako prest egon, beldur gara haiek amaitutakoan ez ote den hutsik egongo urte guztian, bai eta datorren urteko denbora gehiena ere. Zezenketak antolatzeaz aparte, gobernu taldeak oraindik ez daki zer egin erabilera anitzeko barrunbearekin. Akustika antzeko plaza estalietakoa bezalakoa bada, Jazzaldia Mendizorrotzan izango da, ohi bezala. Gainera, ez dago aurreikusita kirol edo kultur jarduera iraunkor baten egoitza izatea. Miraria gertatzen ez bada, barrunbe berria PPren ideia faltaren monumentua izango da”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09