Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/07/07

Gasteizko EAJren Udal Taldeak Andra Mari Zuriaren Jaietako merkatuan posturik gabe geratu diren eskulangileentzat irtenbidea aurkitzeko eskatu du

Gasteizko EAJren Udal Taldeak gobernu-taldeari eskatu dio irtenbidea aurkitzeko Andra Mari Zuriaren Jaietan egingo den merkatuan posturik gabe geratu diren eskulangileentzat. Orain dela hilabete, Talde Abertzaleak azoka honetan erabilgarri egongo den etxola-kopurua, aurreko urtean izandakoarekin alderatuta, erdira murriztu dela salatu zuen.

rss Ezagutzera eman
Orduan, PPk agindu zuen neurri horrek kalte zitzakeen eskulangileekin hitz egingo zuela. Iñigo Antia zinegotzi abertzaleak adierazi duenez, “orain ohartu gara, hitz egin ordez, ateaz aurpegian eman zaiela jaietan oso garrantzitsua den barrutiari bizia ematen dioten pertsonei. Gobernu-taldeak eskulangintza-azoka mugatu baino ez du egin, beste inolako aukerarik eman gabe eta salmenta-lanetan Gasteizera etortzen urte asko daramatzaten pertsonak diskriminatuta.

Talde Abertzaleak azpimarratu du PPren borondate-ezak baino ez duela eragin La Senda pasealekuaren inguruetan kokatu ohi den eskulangintza-azokaren aurtengo edizioa mugatzea.