Prentsa Aretoa
2006/07/19
Gasteizko EAJren udal taldeak salatu egin du gobernu taldeak uko egin diola Kubarekin lankidetzan jarduteko proiektu bati
Gasteizko udalaren EAJren taldeak salatu du gobernuko taldeak uko egin diola Kubarekin garapenean lankidetzan jarduteko proiektu bati, nahiz eta proiektu hori diru-laguntzak jasotzeko deialdiaren oinarriekin bat etorri eta Lehendakaritzako Saileko teknikariek egin zuten balorazioan puntuaziorik gehien lortu zutenen artean egon.
Garapeneko Lankidetzarako proiektuen deialdiak, 2000 urtean hasita, eskabide guztiak barematzeko oinarri batzuen bidez eraentzen dira. Euskadi-Cuba GKEak aurkeztu zuen proiektuaren xedea irisgarritasun zaileko nekazarien herrixka bateko etxebizitzak elektrifikatzea da eta erabat betetzen ditu oinarriak eta balorazio teknikorik onenetakoa lortu zuen. Izan ere seigarren baloraziorik altuena lortu zuen.
“Ez dugu sekula antzeko ezer ikusi. Ez dago inolako arrazoi logikorik Kubarekin lankidetzan jarduteko proiektuari uko egiteko. Ematen du gobernuko taldearentzat garrantzitsuena ez dela oinarriak betetzea, PPren planteamendu ideologikoei egokitzea baizik”, adierazi du Lehendakaritza Saileko bozeramaile jeltzalea den Unai Grajalesek, eta aldi berean Euskadi-Cuba GKE gobernu taldearen erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztera animatu du.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09