Prentsa Aretoa
2006/07/22
Gasteizko EAJ taldeak Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmena proposatu du geltoki intermodala egiteko
Gasteizko Udaleko EAJ taldeak Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren arteko hitzarmena proposatu du Arriagako parkean aurreikusitako geltoki intermodalaren proiektua abian jartzeko.
Mikel Martinez bozeramaile jeltzalearen helburua urtea amaitu baino lehen funtsezko garraio azpiegitura honen oinarrizko proiektuaren kontratazio-espedientea lehiaketara ateratzeko espedientea onartuta egotea.
Proposamen jeltzalearen asmoa Eusko Jaurlaritzak Euskadin geltoki intermodalak sustatzeko duen aurrekontu partida baliatzea da. “Trena lurperatzeko eta hainbat garraio publiko geltoki bakarrean integratzeko proiektuek Lakuak aurten emango dituen laguntza ekonomikoak jasotzeko aukera ematen digute. Arriagakoa bezalako funtsezko azpiegitura egiteko milioi erdi euro inguru jaso ditzakegu. Egin beharreko bakarra dirua lortzeko lanean jartzea da”, adierazi du Mikel Martinez bozeramaile jeltzaleak.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09