Prentsa Aretoa
2006/07/26
Iturritxa ez da diputatu nagusirako hautagai izango 2007an
Alvaro Iturritxa Arabako Biltzar Nagusietako bozeramaileak 2007ko foru hauteskundeetan ez dela lurralde horretako diputatu nagusirako postura aurkeztuko esan du.
Hala baieztatu du Iñaki Gerenabarrena Araba Buru Batzarraren bozeramaileak. Iturritxaren erabakia arrazoi pertsonalek eta lanekoek bultzatuta izan dela eta “ustekabean” ez duela harrapatu EAJ gaineratu du Gerenebarrenak, azken hileetan aurreikusita baitzeukaten.
2007ko hauteskundeetan Alderdi Popularrak Arabako Aldundia eta Gasteizko Udaletxea galtzea “litekeena” dela egiaztatzerakoan hartu du erabaki hori Biltzar Nagusietako EAJren bozeramaileak, Gerenabarrenaren esanetan.
Ramon Rabaneraren tokia betetzeko posibilitatea ikusterakoan, “arazo pertsonala eta lanekoa aurkeztu zitzaion Alvaro Iturritxari”, eta hautagai berriz ez izatea erabaki du, Gerenabarrenaren hitzetan.
Bere alderdiko oinarriak postu instituzionaletarako hautagaiek proposatutakoak direla gogoratu du Gerenabarrenak. Harrez gero, barne hautaketa prozesua hartzen ez duten bitartean, udazkenean, diputatu nagusirako eta Gasteizko alkate izateko hautagaien izenez ezin daitekeela hitz egin zehaztu du Gerenabarrenak.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09