Prentsa Aretoa
2006/07/26
Iturritxa: "Alderdiak eta Batzarkide Taldeak nire babesa eta laguntza dute, eta izango dute”
Arabako Batzar Nagusietako EAJren bozeramaile Alvaro Iturritxak azaldu duenez, arrazoi profesional eta pertsonalengatik hartu du Diputatu Nagusi kargurako hautagai gisa ez aurkezteko erabakia. “Hilabetetan ongi pentsatuta eta baloratuta hartu dudan erabakia da. Urtebetean Diputatu Nagusi kargua hartzeak esparru pertsonalean, familian eta profesionalki sakrifizio handia eskatuko lidake. Hurrengo hauteskunde zerrendetan aurkezteari uko egin arren, oraindik lan asko dago egiteko Batzar Nagusietan. Alderdiak eta batzarkide taldeak nire babesa dute eta izango dute”, azaldu du Alvaro Iturritxak.
Bozeramaile jeltzaleak azpimarratu duenez, nahiz eta beste talde politikoek legegintzaldia amaitutzat jotzen duten, oraindik ere hilabete asko gelditzen dira lan egiteko eta ekimen eta proiektuak garatzeko. “Lurraldearen beharrak etengabekoak dira, ez doaz hauteskundeetako egutegiekin bat. Gutxi gorabehera hemendik urtebetera arte ez da hauteskundeetako lehia hasiko, eta ordura arte Euzko Alderdi Jeltzalearen batzarkideek Arabako biztanleen galdera eta behar asko ase ditzakegu eta ase nahi ditugu”, bukatu du Iturritxak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09