Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/07/27

Gasteizko EAJren Udal Taldeak gobernu-taldeari leporatu dio uko egin diola udalaren hitzarmen kolektiboari buruz eztabaidatzeari

Gasteizko EAJren Udal Taldeak gobernu-taldeari leporatu dio uko egin diola enpresa-batzordea osatzen duten sindikatuetako batekin orain dela gutxi egin den hitzarmen kolektiboari buruz eztabaidatzeari.

rss Ezagutzera eman
Atzoko, asteazkena, beren beregi gai hau jorratuko zuen funtzio publikoaren batzordea egitea aurreikusi zen. Alabaina, batzorde hori bertan behera utzi da, PPren ustez hitzarmena Gobernu Lokaleko Batzarraren berariazko eskumena baita eta ez baitu Udalbatzak onetsi behar. EAJk eztabaidari uko egin izana justifikatzen duen txosten juridikoa eskatu du.

Iñaki Prusilla Funtzio Publikoaren Arloko bozeramaile abertzaleak adierazi duenez, “EUDELen gehiengo sindikalarekin egin zen Udalhitz akordioaren aurrean, PPk hitzarmen kolektiboa sindikatu bakarrarekin egitea erabaki du eta horren bidez, gainera, ez dira Vitoria-Gasteizko Udaleko lan-baldintzak autonomia-erkidegoko gainerakoekin parekatzen. Zenbait alderdiri dagokienez, udal langileak galtzen ateratzen dira eta gobernu-taldeak orain uko egin dio kontu emateari gainerako udal taldeen aurrean”. Bere ustez, “PPk negoziatutako hitzarmen kolektiboak Udalhitz akordioaren zati bat baino ez du jasotzen, soilik estualditik ateratzeko”.