Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/08/03

Gerenabarrenak esan duenez, Koartangoko PP-k Batasunaren bulegoaz egin duen salaketaren helburua alkatea “ezegonkortzea” da

 

Iñaki Gerenabarrena EAJren Araba Buru Batzarraren lehendakariak adierazi duenez, PP-k egin duen salaketak, Koartangoko Udalak bulegoa Batasunak erabiltzeko edukitzeari buruzkoa, alkatea eta udalerriko gobernagarritasuna “ezegonkortzea” du helburu.

rss Ezagutzera eman
Gerenabarrenak esan duenez, Koartangoko PP-k Batasunaren bulegoaz egin duen salaketaren helburua alkatea “ezegonkortzea” da

ARGAZKIA JAITSI

Gerenabarrenak esan duenez, Arabako herri honetako alkateak “PP-ren salaketa ugari pairatu ditu”. Besteak beste, “zinegotzi bat iraintzea” edo “Herri Batasunako zinegotziei parte hartzen uztea”.

Agintari jeltzaleak gogora ekarri du Koartangoko alkateak “gutxienez hiru epaiketa izan dituela, eta guztietan PP-ren akusazioetatik absolbitu dute”.