Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/08/04

EAJren Gasteizko udal taldeak Ensanche 21 sozietateak bilera egin dezan eskatu du, Mariturriko Babes Ofizialeko 354 Etxebizitzen prezioa garestitu izana konpontzen ahalegintzeko

Gasteizko Udaleko EAJ alderdiak alkate eta Ensanche 21 sozietateko buru den Alfonso Alonsori eskatu diote udal hirigintzako sozietatearen aparteko bilera dei dezala, zortzi kooperatiba Zabalganako Mariturri sektorean eraikitzen hasi diren babes ofizialeko 354 etxebizitzen prezioa garestitu izana konpontzen ahalegintzeko.

rss Ezagutzera eman
Mikel Martinez, Ensanche 21 sozietateko bozeramaile jeltzaleak eta kontseilariak, honakoa esan du: “Jakin dugu Gasteizko arkupedun plaza handiena osatuko duten zortzi lur-zatien adjudikaziodun kooperatibek hasieran aurreikusitako kopurua baino 66.000 euro gehiago eskatzen ari zaiela bere kideei. Familia askok ezin ditu ordaindu egun pisuek balio dituzten 210.000 euroak. Oso arduratuta gaude kontu honekin, eta uste dugu Udala konponbide bat aurkitzen ahalegindu behar dela”.

Martinez kooperatiba ezberdinetako kideekin bildu da arazoa konpontzeko asmoz eta abuztuko azken astean kaltetuekin beste bilera bat egiteko konpromisoa hartu du. Bozeramaile jeltzalearen esanetan: “Gure ustez, Ensanche 21 sozietateak zerbait egin behar du, lurren hasierako jabea, ideien lehiaketako sustatzailea eta babes ofizialeko 354 etxebizitzak eraikitzeko lur-zatiak adjudikatuko dituena baita. Arazoa konpontzeko zerbait egin behar dugu nahitaez”.