Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/09/05

Gerenabarrenak uste du EAren erabakia “akats larria” dela, koalizioak Araban dituen boto emaileentzat nahasgarria

EAJren Araba Buru Batzarreko presidente Iñaki Gerenabarrenak esan du Eusko Alkartasunaren Batzar Nazionalak hurrengo foru eta udal hauteskundeetara EAJrekin batera ez aurkezteko hartu duen erabakia “akats larria” dela, eta koalizioak lurralde horretan dituen boto emaileentzat nahasgarria dela.

rss Ezagutzera eman
Gerenabarrenak uste du EAren erabakia “akats larria” dela,  koalizioak Araban dituen boto emaileentzat nahasgarria

ARGAZKIA JAITSI

Gerenabarrenaren ustez, EAren jarrera hori “eragozpena da, benetan”, eta koalizioan joatearen aldeko bere apustua berretsi du, “jendeak ez duelako ulertuko, eta are gutxiago Araban” bi formazioak datorren urteko hauteskunde hitzordura banatuta joan daitezen.
"Ziur nago EAJ-EAren boto emaileak Araban erabat galduta eta nahastuta daudela EAk hartutako erabaki horrekin”, gehitu du.
Horrela, ez daki zelan azaldu, “EAJren oso antzera pentsatu eta jokatzen duen abertzaletasunaren sektore garrantzitsu baten botoak” “ez batzeko” erabakitzea, azken urteetan ez bezala.