Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/09/07

EAJren Arabako Biltzarkide Taldeak kritikatu du Aldundiak Aranan hazteri agerraldia zabaldu izana beste zerbitzu publiko baten akatsei leporatzea

EAJren Arabako biltzarkide taldeak gaitzetsi du Rabaneraren gobernuak berriro ere arazo zehatzen aurrean erantzukizuna saihestu nahi izatea, baloiak kanpora jaurtitzea eta bere erantzukizunak beste batzuei leporatzea, Gizarte Gaietako diputatu Ainhoa Domaicak Aldundiaren mendeko Arana egoitzan hazteri agerraldia zabaldu izana Osakidetzaren akatsei egotzi eta gero.

rss Ezagutzera eman
Talde jeltzalearentzat, “ezin da onartu polemikarik txikiena edo arazo zehatzen bat sortzen den bakoitzean, foru aldundiko gobernuak errua beste batzuei leporatzea, bereziki Eusko Jaurlaritzari.”

“Lehendik ezagutzen dugu Domaicak inolako erantzukizunik bere gain ez hartzeko, eta bere kudeaketa politiko zalantzazkoaren errudun edo ogendunak bilatzeko duen joera. Ezin da onartu hain arlo sentibereko titularra hil batean bai eta hurrengoan ere bai bere diskurtso politikoak berak eragindako polemiketan murgilduta egon dadin”, gehitu du EAJren taldeak.