Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/09/18

Gasteizko EAJren Udal Taldea kexatu da alkateak funtzionarioen artean desberdintasunak ezartzen dituela mobilizatzen direnean

Gasteizko EAJren Udal Taldea kexatu da alkateak udal funtzionarioen artean desberdintasunak ezartzen dituelako horiek mobilizatu egiten direnean. Horrela, adibidez, zenbait hilabete atzera, garbitzaileek greba egin zutenean, Alonso horretatik urrundu zen. Aldiz, udaltzaingoaren gorabeheren aurrean, zuzenean hartu du esku eta agenteak bilerara deitu ditu arazoari irtenbidea aurkitzen pertsonalki aritzeko.

rss Ezagutzera eman
Iñaki Prusilla EAJren Funtzio Publikoko bozeramaileak honakoa esan du: “Argi dago alkateak desberdintasunak ezartzen dituela lehen eta bigarren mailako udal langileen artean; batzuekin, denborak aurrera egin dezan uzten du, ezer egin gabe, eta besteekin modu aktiboan hartzen du esku”.

Bihar, asteartea, egingo den informazio batzordeak oposizioko lehen taldearen galdera bat barneratuko du uztailaz geroztik udaltzaingoan bizi duten gatazkaren inguruan. Gasteizko EAJren Udal Taldeak jakin nahi du zein egoeratan dagoen agenteak egiten ari diren “beso erorien greba”. Prusillaren hitzetan, “gezurra badirudi ere, ez alkateak ez Funtzio Publikoko zinegotziak ez diote ezer esan Udalbatzari udaltzaingoan gertatzen ari denaren inguruan. Oposizioko alderdiok ditugun datuak sindikatu ordezkarien eta komunikabideen bidez lortu ditugu”.