Prentsa Aretoa
2006/09/19
Gasteizko EAJren Udal Taldeak adierazi du akats larriak daudela orain dela urtebete zabaldu ziren Abetxukoko igerilekuetan
Gasteizko EAJren Udal Taldeak adierazi du akats larriak daudela orain dela urtebete bakarrik zabaldu ziren Abetxukoko igerilekutan. Gaur egun, ikus dezakegu asken eremuko zenbait elementu metaliko erabat herdoilduta geratu direla. Halaxe gertatu da dutxekin, ateen heldulekuekin eta hainbat kanalizaziorekin. Horrez gain, larrialdietarako irteerak ez dabiltza eta beti itxita egoten dira.
Iñigo Antia Kirol arloko bozeramaile abertzaleak adierazi duenez, “ez da normala gobernu-taldeak ezikusiarena egitea zabalik urtebete bakarrik eman duen ekipamenduak dituen akatsen aurrean. Materialak aukeratzerakoan huts egin zen eta, beraz, onena horiek albait lasterren ordeztea da, ez bakarrik ematen duten irudi txarragatik, baizik eta baita osasunerako arriskutsuak izan daitezkeelako ere”.
Talde Abertzaleak gogorarazi du Abetxukoko igerilekuaren moduko kasuek berriz ere agerian jartzen dutela kiroletako udal instalazioetan ez dela prebentziozko mantentze-lanik egiten. Antiak azpimarratu duenez, “ez dugu zain egon behar egoera jasanezina bihurtu arte, berrikuntza-obra garestiak burutzeko. Prebentziozko mantentze-lanak beharrezkoak direla azpimarratzen dugu, epe luzean diru asko aurrezten delako eta ekipamendu horiek erabiltzen dituzten pertsonen gogobetetzea nabarmen hobetzen delako”.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09