Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/09/20

Gasteizko EAJren Udal Taldeak azalpenak eskatu ditu Zabalganako haur eskola zabaltzeko izan den atzerapenagatik

Gasteizko EAJren Udal Taldeak gobernu taldeari eskatu dio azalpenak eman ditzala Zabalgana auzoko lehen haur eskola zabaltzeko izan den atzerapenagatik. Obra horiek maiatzaren erdialdera esleitu ziren eta hiru hilabeteko burutzapen epea eman zen. Gaur egun, lanak oraindik ez dira amaitu, gobernu taldeak eskola 2006-2007 ikasturterako prest izateko konpromisoa hartu zuen arren.

rss Ezagutzera eman
Gasteizko EAJren Udal Taldeak azalpenak eskatu ditu Zabalganako haur eskola zabaltzeko izan den atzerapenagatik

ARGAZKIA JAITSI

Arantza Zenarruzabeitia Hezkuntza arloko bozeramaile abertzaleak adierazi duenez, “PPk bazekien Zabalganak haur eskola behar zuela ikasturte honetarako. Denbora asko generaman hori eskatzen. Duela urtebete baino gehiago ehunka pertsonaren bizileku den auzoak ezin du honakoa bezalako oinarrizko zerbitzurik gabe egon. Horregatik, haurtzaindegia egiteko lanetan izan den atzerapena aurreikuspen faltari baino ezin egotz dakioke. Denbora soberan izan da obrak kontratatzeko, baina gobernu taldeak nahiago izan zuen guztia azken orduan egin”.

Zabalganako lehen haur eskola Reina Sofía hiribideko lonja batean dago eta, horretarako, udalak egokitzapen obrak kontratatu zituen, 502.000 euroko aurrekontuarekin. Zenarruzabeitiak esandakoari jarraiki, “hezkuntza ekipamendu hau albait lasterren abian jartzea espero dugu, Lakuabizkarran izandakoen moduko egoerak berriz ere gerta ez daitezen”. Zenarruzabeitiak gai honen inguruan galde egingo du hurrengo Hirigintza Batzordean.