Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/09/23

Gerenabarrena: "Euskadik, asko jota, 20 urte barru, independentzia lortu behar du"

Iñaki Gerenabarrena EAJren ABBren lehendakariaren esanetan, Euskadiren independentzia "asko jota, 20 urte barru" egi bilakatu behar dugu, izan ere, euskal abertzaletasunaren helburu nagusia "ez baita autodeterminazioa, independentzia baizik".

rss Ezagutzera eman
Hori dela eta, gaineratu du, "hori izan beharko litzateke alderdiak jarraitu beharko lukeen helburua, erabakitzeko eskubideari buruzko kontsulta egin eta baiezkoak urteko balu".

Alderdi Eguna baino egun bat lehenago EGIk antolatzen duen kanpaldian, buruzagi jeltzaleak atzo burutu zen Eusko Legebiltzarreko Egoera Politikoari buruzko Osoko Bilkuraz hitz egin eta azpimarratu duenez, "bertan, gatazkaren eta eskubideak dituen herriren izatea ukatu egin ziren".