Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/09/27

Víctor Bravo senatari abertzaleak zorionak eman dizkio bere alderdiari Hondarribiko aireportuari buruzko mozioa onesteagatik

 

Víctor Bravo EAJren senatariak adierazi du Senatuko Sustapen Batzordean Hondarribiko aireportuari buruzko mozioa onetsi izanak “egoera desblokeatzea eta terminal horren eraginkortasunari eusteko beharrezko hobekuntzei aurre egitea ahalbidetuko duela".

rss Ezagutzera eman
Víctor Bravo senatari abertzaleak zorionak eman dizkio bere alderdiari Hondarribiko aireportuari buruzko mozioa onesteagatik

ARGAZKIA JAITSI

Bravok gogorarazi du ekimen horrek Goiko Ganberako legebiltzarkide guztien babesa izan duela. Horren bidez, Estatuko Gobernuari eskatu zaio kontuan har dezala euskal erakundeek egiten dioten proposamena.

Gainera, aipatu du onetsitako testuak “euskal erakundeen erabakien ondotik egiten diren inbertsioei aurre egitera behartuko” duela Estatua.

Víctor Bravo oso pozik agertu da lortutako erabakiarekin eta ziurtatu du, “erabaki honi esker, aireportuaren eraginkortasunari eusteko, hau da, pista erabilgarriaren 1.754 m-ko luzerari eusteko, egin beharreko hobekuntzak egin ahal izango direla".