Prentsa Aretoa
2006/09/28
Gasteizko EAJren Udal Taldeak eskatu du premiaz jokatzea industrialdeetako bide eta espaloietako mantentze lanei dagokienez
Bihar, Gasteizko EAJren Udal Taldeak udaleko osoko bilkuran gobernu taldeari eskatuko dio premiaz gauza ditzala Gasteizko industrialdeetako bide eta espaloietako mantentze lanak.
Bozeramaile abertzaleak adierazi du kaleetako zoladura negargarria dela. Bere ustez, beharrezkoa da arin jokatzea; izan ere, urtetako arazoa da eta, hala ere, ez zaio irtenbiderik eman, hiriko enpleguaren % 30 baino gehiago biltzen duen gure ekonomiako sektorearen irudia kaltetzen duen arren.
Mikel Martinezek gogorarazi du 2003an Arabako Enpresaburuen Sindikatuak, udalak hala eskatuta, industrialdeetan jarduteko arazoei eta gomendioei buruzko azterlana egin zuela. EAJren bozeramaileak esan duenez, “txosten interesgarri horretan, enpresen ustez enpresa alde horietan gabezia nagusienen artean zeuden zenbait alderditan jarri zen arreta gehien. Horien artean, besteak beste, barne irisgarritasuna, bideen egoera, garbiketa, seinaleztapena, garraio publikoa, segurtasuna eta larrialdietarako mediku zerbitzuetarako sarbidea nabarmentzen ziren”.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09