Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/10/04

Gasteizko EAJren Udal Taldeak azalpenak eskatu dizkio PPri zenbait hodi ondoz ondotik lehertu direlako

Gasteizko EAJren Udal Taldeak Ingurumen zinegotziari eskatu dio modu apartekoan eta premiaz ager dadila, azalpenak eman ditzan azken hilabeteotan ur-hornidurako hodiak lehertu izanaren inguruan, bereziki, atzo Arriaga eta San Martín aldeetan izandakoen inguruan.

rss Ezagutzera eman
Arriagan, F. Xabier Landaburu kalean, hodia lehertzearen ondorioz zenbait garaje hustu behar izan ziren, bertan ur-putzu handia sortu baitzen. San Martínen, Pedro Asúa kaleko hainbat etxe urik gabe geratu ziren ordu eta erdiz.
Amvisako kontseilaria den Vale Tena zinegotzi abertzaleak adierazi duenez, “Onartezina da ehunka pertsonari eragozpenak sortzea ur-hornidura eteteko arrazoien berri eman gabe eta kaltetutako bizilagunei barkamenik ez eskatzea. PPk ez du inolako oztoporik hiritik kanpo sariak jasotzera joateko eta ingurumen kudeaketa egokia egiteaz harro ibiltzeko, baina ezkutatu egiten da biztanleei zuzenean eragiten dien arloan arazoak daudenean. Gure ustez, hau erabateko errespetu falta da hornidura-sarea egoera onean egon dadin zergak ordaintzen dituztenekiko”.