Prentsa Aretoa
2006/10/18
Gasteizko EAJ-ren Udal taldeak Gobernu taldeari exijitu dio Ariznabarran konprometituriko inbertsio guztiak berehalakoan kontratatzeko
Gasteizko Udalaren EAJ Taldeak Hirigintza zinegotziak orain dela hiru hilabete baino gehiago Ariznabarrako auzotar elkartearekin hartutako konpromisoak betetzeko exijitu dio gobernu taldeari. Auzo horri eginiko azken bisitan, PP alderdiko zinegotziak aireko kable-sarea lurperatzea, adineko pertsonen zentro soziokulturalaren ondoko lursailaren egokitzapena eta Ozioko Gazteluaren kaleko plaza txikiaren erreforma martxan jarriko zirela iragarri zuen. Ordudanik ez da proiektu horien berririk izan.
“Kable-sarearen deuseztapenaren kasua bezalakoetan, Ariznabarraren erreklamazio historikoez ari gara. Normala da auzotarren pazientzia agorturik egotea, gobernu taldeak urtetik urtera aitzaki berdina erabiltzen badu. Jada inork ez du sinisten arazo teknikoak daudenik; PP alderdiarentzat eskari horiek ez dira garrantzitsuak, besterik gabe”, azpimarratu du alderdi jeltzalearen bozeramaile den Mikel Martinezek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09