Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/10/19

Gasteizko EAJk Jorge Ibarrondoren gaitzespena galarazi duten oposizioko taldeen jarrera kritikatu du

Gasteizko EAJren Udal Taldearen bozeramailea den Mikel Martinezek oposizioaren zenbait talderen jarrera kritikatu du, hau da, Jorge Ibarrondo Hirigintza zinegotziaren gaitzespena galarazi izana.

rss Ezagutzera eman
Martinezek gogoratu duenez, “akordio sendoa hartu ondoren Eusko Alkartasuna akordiotik irten eta Alderdi Sozialista oposizio guztia batera joan ezean aurrera jarraitzeko prest ez zegoela adierazi zuen. Zenbait alderdiri hauteskundeak sei hilabetera daudenean beldurra ematen die erabakiak hartzea. Hauteskundei begira baino ez dute lan egiten”.

Bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez, “harrituta nago oso” EA eta PSEren jarrerekin. Eusko Alkartasunaren jarrerari dagokionez, “era desleialean jokatu duela” azpimarratu du. “”Dena loturik egon arte itxaron du eta horrela egon denean denak hankaz gora jarri du. Jarrera arduragabea erakutsi du”.

Mikel Martinezen ustez EAren zinegotzia den Antxon Belakortuk PP alderdia egoera honetatik kalterik gabe irtetea ahalbideratu du. “Denok bat egiten dugu Ibarrondok dimititu egin beharko lukeela esaterakoan, baina EAk gaitzespena galarazi egiten du. Egoera Kafkianoa da hau”.