Prentsa Aretoa
2006/10/25
EAJren Gasteizko udal taldeak Lanzazuri kiroldegiaren erreforma berriro atzeratu dela salatu du
EAJren Gasteizko udal taldeak salatu duenez, berriro atzeratu dira Landazuri kiroldegiko erreforma lanak. Alderdi Jeltzaleak behin eta berriro galdetu ondoren, azkenean Alderdi Popularrak aitortu du aurten ere ez direla kiroldegiaren esparruaren irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko obrak egingo, eta egitasmo hori datorren urterako utziko duela.
“Alkateak garbi erakutsi du kiroldegi zahar hori birmoldatzea ez duela lehenesten. Ez zuen 2005eko aurrekontuan horretarako aurreikusita zegoen dirurik kiroldegirako erabili, 2006an ez zuen horretarako inolako diru partidarik sartu, eta orain obra gerorako uztea, gutxienez urte bete atzeratzea erabaki du. Eskandalu hutsa da”, nabarmendu du EAJren zinegotzi Iñigo Antiak.
Landazuri kiroldegiaren erreforma oposizioko Talde Nagusiaren kezka izan da bai oraingo legealdian bai aurrekoan ere. Agintaldi hau hasi zenean, 2003ko irailean, Mikel Martinezek informazioa eskatu zion Kiroletako Zinegotziari, esparru hori birmoldatzeko zituzten aurreikuspenen gainean. “Orduan ere eraikinak zituen arazo larriak salatu genituen -1959an ireki zuten-, dituen oztopo arkitektonikoengatik. Dagoen sarbide bakarra oso eskailera pikoko bi zati luze dira”, esan du Antiak.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09