Prentsa Aretoa
2006/10/31
Gasteizko EAJren Udal Taldeak 2007an Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ez igotzea proposatzen du
Gasteizko Udalaren EAJren Taldeak bere zuzenketa multzoa aurkeztu du hurrengo urteko zerga, tasa eta prezio publikoentzako. Talde Jeltzalearen ekimenen buruan osoko zuzenketa dago, eta Arantza Zenarrutzabeitiaren arabera, horren bidez “PP alderdiaren proposamenari erabateko gaitzespena eman nahi diogu, erabateko zentzugabekeria delako Udalaren egoera finantzario kezkagarria ezkutatzen saiatzeko”.
“Berriro ere, diru-sarreretan antzematen den defizit orokorra orekatu nahi dute OHZa neurriz gabe igoz. Erabat bidegabekoa den neurria izateaz gain, gauzak modu horretan egiteak are sakonagoa egiten du udaleko zerbitzuen emakidaren zulo ekonomikoa”, adierazi du Ogasun esparruko bozeramaile jeltzaleak.
Egoera hori zuzentzeko, EAJren Udal Taldeak Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren hurrengo ordainagiria bere horretan uztea proposatu du, ia % 10era iristen den igoera proposamena deuseztatuz. “Igoeretan martxa hori hemendik 2012ra mantentzea erabat ezinezkoa da. Joan den urteko igoera izan zen jada benetako kolpea errenta baxuentzako, hobariek arintzea lortu ez dutena. Ez dugu nahi bidegabekeria bat dena berriro ere errepikatzea.” EAJren zuzenketek ere, ez dute igoerarik proposatzen udaleko gainerako zergetarako.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09