Prentsa Aretoa
2006/11/07
Gasteizko EAJren Udal Taldeak salatu du genero indarkeriaren aurkako Zentro Integralaren proiektua geldiarazi egin dela
Gasteizko EAJren Udal Taldeak emakumeen aurkako indarkeriaren arretarako eta prebentziorako Zentro Integralak bizi duen geldiunea salatu du. Proiektua Aldundiaren eta Udalaren artean garatzekoa zen, baina ez da oraindik martxan jarri.
Orain dela urtebete baino gehiago, 2005eko irailean hain zuzen, Gizarte Gaietako foru diputatuak eta lehendakaritza zinegotziak adierazitako ekimena aurkeztu zuten. Horren bidez, esparru berean bildu nahi ziren egun tratu txarren biktimei zuzenduriko foru eta udal zerbitzuak. Ordudanik, ez da berririk izan proiektu horren gainean.
“Azpimarratu behar dugu, Udala eta Aldundia ekimen hori agintzen aritu direla legealdia hasi zenetik. Behar bezain beste denbora egon da egun eskaintzen diren zerbitzuen baldintzak hobetzeko, batez ere kontuan hartuta, etengabeko salaketak egon direla erakundeen esku-hartze eskasa salatuz hain sentikorra den kontu batean. Salaketa horiek talde politikoetatik nahiz Berdintasun Kontseiluan ordezkaturiko elkarteetatik iritsi izan dira”, baieztatu du Malentxo Arruabarrenak, Eusko Alderdi Jeltzaleko zinegotzia.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09