Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/11/13

Gasteizko EAJren Udal Taldeak baieztatu du, Santa Barbarako aparkalekuaren erreformak heriotza kolpea dakarkiola Mugikortasun Planari

Gasteizko EAJren Udal Taldeak uste du, PP eta PSE alderdien artean lorturiko akordioak heriotza kolpea dakarkiola Mugikortasun Planari, eta hiriguneko trafikoa eta kutsadura gutxitzeko edozein itxaropen birrintzen duela. Akordioaren arabera, Santa Barbarako lurrazpiko aparkalekuaren edukia bikoiztu egingo da.

rss Ezagutzera eman
Mikel Martinezek, bozeramaile jeltzaleak, eta Unai Grajalesek, Mugikortasun esparruko arduradunak, erabateko kontrakotasuna agertu dute proiektu horrekiko, eta txosten urgentea eskatu diote Ingurugiro Gaietako Ikastegiari, gaia azter dezan.

“Gobernu taldeak eragiketaren bidez lortuko diren 30 milioi euroei bakarrik ematen die arreta, eta alderdi sozialistak ez du pentsatu aparkalekuaren erreformak ekarriko duen desorekan, erdialdeko mugikortasun sistema osoan. Ez dago arrazoi teknikorik bermatzeko, gas kutsatzaileak eta zaratak gutxituko direla, aparkalekuaren ahalmenaren bikoizketaren bidez. PP eta PSOE alderdiek ez dakite aparkalekuaren sarrerak nola aldatu ibilgailu neurri hori hartu ahal izateko. Ez da posible izango zabaltzeko kale gehiago oinezkoentzako bihurtzea erreforma hori gauzatzen bada, eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoaren gainean ere, zalantzak ditugu. Beraz, erabakiaren arduradunek berehala atzerantz egiteko nahikoa arrazoi dago”, baieztatu du Mikel Martinezek.