Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/11/20

Gasteizko EAJren Udal Taldeak espero du, hirigintza zinegotziak argitzea nola defendatu duen interes orokorra Jose Mardones planean

Gasteizko EAJren Udal Taldeak espero du, hirigintza zinegotziak argibideak ematea bihar, Jose Mardones kaleko Planean interes orokorra defendatzeko moduaren inguruan. Alderdi Jeltzaleak hainbatetan salatu izan badu ere gaia, maiatzetik hona Jorge Ibarrondok bere kabuz erabakitako lurzoru lagapena azpimarratzen aritu da, Barne Erreformako Plan Bereziaren (BEPB) onarpena isiltasun administratiboagatik onartzea ahalbidetu duelako.

rss Ezagutzera eman
“Urte erdia daramagu argibide eske, baina hirigintza zinegotziak gaia saihestu besterik ez du egiten. Joan den urriaren 17an Jose Mardoneseko BEPBaren Konpentsazio Batzordearekin bildu zen, eta Ibarrondok iragarri zuenaren arabera, gai hori aztertuko zen. Beste hilabete bat igaro da, eta egun oraindik ez dugu erantzunik jaso”, argitu du bozeramaile jeltzaleak, Mikel Martinezek. Horregatik, biharko batzarrean zinegotziari galde egingo dio hartutako akordioei buruz, udaleko lurzorua sustatzaile pribatuei laga izan eta gero.

Jose Mardones kaleko luzapenean eraikiko diren 40 etxebizitzak eta 14 txaletak etengabeko eztabaidan sarturik daude. Lehenik eta behin, planak justifikatu ezin daitekeen lau urteko atzerapena darama, eta oraindik ez dira obrak hasi ere egin. “Hori gutxi balitz, Plana isiltasun administratibo bidez onartu zen, eta ondorenean aldarazi egin zen lur publikoak lagatzeko, etorkizunean bertan biziko direnek sarbide zabalagoa izan dezaten garajeetara sartzeko. Hori guztia txosten teknikoak adierazten zuena adierazita ere adostu zen. Txostenaren arabera, udalaren interesak nabarmenki kaltetuko ziren erabaki hori hartuz gero”, erantsi du Martinezek.