Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/11/21

Gasteizko EAJren Udal Taldeak txat-a egingo du bihar Santa Barbarako aparkalekuaren zabalkuntza-proiektuaren gainean

Gasteizko EAJren Udal Taldeak parte hartzeko txat berria egingo du bihar bere web atarian, Parte Hartun, eta Santa Barbarako aparkalekua bi solairutan zabaltzeko proiektua aztertuko du.

rss Ezagutzera eman
Txatak bi saio izango ditu, bakoitza ordubetekoa. Lehenengoa 10:30etan izango da, eta bigarrena berriz 19:30etan. Horrela, internauta gehiagok izango du zalantzak adierazteko eta iruzkinak egiteko aukera, kontu honen gainean.

"Sobera ezaguna da Santa Barbara plazako aparkalekuaren edukiera 1300 toki baino gehiagotan zabaltzeko proiektuaren aurka gaudela. Orain lortu nahi duguna, hiritarrek duten iritzia erakustea da”, baieztatu du EAJren zinegotziak, Vale Tenak.