Prentsa Aretoa
2006/11/23
Gasteizko EAJren Udal Taldeak salatu egin du udaleko aurrekontuekin PPk eginiko kudeaketa negargarria
Gaizteko EAJren Udal Taldeak salatu egin du gobernuko taldea aurrekontuarekin egiten ari den kudeaketa negargarria. Joan den urtean 75 milioi euro ez ziren gastatu guztira, eta PPk 2006ko aurrekontuari gehitu zizkion. Ondorioz, kontuen egoera nahasia da erabat.
Bereziki kezkagarria da, 13 milioi euro gastu korronteko partida berrietara igaro direla, eta aurrekontu proiektuan hasieran agertzen ez zen diru-laguntza ugari aurki daitekeela, nahiz eta Diru-laguntzen Ordenantzak ezarritako baldintzetara ez diren makurtu.
EAJren Udal Taldearentzat oso kezkagarria da Hirigintza bezalako sailek aurrekontu erdia baino gehiago gastatu gabe utzi izana 2005ean. Zehazki, udaleko sail horri egokituriko 83 milioi eurotatik 37 bakarrik erabili ziren, hau da, aurrekontuan ezarritako guztiaren % 44,5a bakarrik. 2005ean aurrekontuak kudeatzeko modu kaskarrari, soberan geraturiko 75 milioi euroak 2006ko aurrekontuari eransteko iluntasuna gehitu behar zaio.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09