Prentsa Aretoa
2006/11/24
Gasteizko EAJren Udal Taldeak emakumeek erantzukizunezko karguetara iristeko aurkitzen dituzten eragozpen eta oztopoei buruzko azterlana egitea proposatu du
Gasteizko EAJren Udal Taldeak udalerriko emakumeek erantzukizunezko karguetara iristeko aurkitzen dituzten eragozpen eta oztopoei buruzko azterlana egitea proposatuko du gaur Gasteizko udaletxean egingo den Osoko Bilkuran. Halaber, berdintasunaren aldeko eta indarkeriaren aurkako “Berdinsarea” euskal sarearekin lankidetzan jardutea planteatuko du, zertarako-eta bizitzaren esparru guztietan emakumeen esku hartzearen lehengoratze historikorako plana egiteko.
Malentxo Arruabarrena zinegotzi jeltzaleak proposamen hauek egingo ditu estatu espainiarrean emakumeek botoa lortzearen 75. urteurrenari buruzko mozioaren eztabaidan. Urteurren hau abenduaren 1ean ospatuko da. Aldi berean, azpimarratu egin du nola Espainiako emakumeek estraineko aldiz botoa eman baino bi aste lehenago Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Euskal Estatutuaren erreferenduma egin zen eta orduan Euskadiko emakumeek bazutela botoa emateko eskubiderik.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09