Prentsa Aretoa
2006/11/30
Gerenabarrenak, Agirrek eta Martinezek proiektua aurkeztu dute lasterketa zirkuitua sortzeko Arakako basean
ABBren lehendakari den Iñaki Gerenabarrenak eta Xabier Agirre eta Mikel Martinez buru arabarrek proiektua aurkeztu dute lasterketa zirkuitua eraikitzeko egun Arakako base militarrak okupatzen dituen lurretan. Horrek egun mendixka okupatzen duten instalazio militarrak deuseztatzea suposatuko luke.
Agiri osoa
Hasiera batean eginiko kalkuluen arabera 205 milioi euroko inbertsioa eskatuko lukeen proiektuak Defentsa Ministerioarekin negoziatzea beharko luke, lur horiek lagatzea lortzeko. "Ez da alde batera utzi behar den gaia. PSOErekin gaiaren inguruan izan beharreko elkarrizketak oso aurreraturik daude”, adierazi dute arduradun jeltzaleek.
"Komunikazioak ezin hobeak dira. Toki horretatik lau bide nagusi igarotzen dira, eta mendebalean Forondako aireportua dago. Gainera, Abetxukok laster tranbia geltokia izango du”, gogorarazi du Martinezek.
Arakamendi izeneko proiektuak hiru esparru ezberdin ditu: gurpilaren aisialdi parkea, zerbitzugunea eta, deigarriena, lasterketetarako zirkuitua.

Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09