Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/12/01

Gasteizko EAJren Udal Taldeak Herri Kontuen Euskal Epaitegiak Zezen Plazako Hirigintza Plana fiskalizatzea lortu du

Gasteizko EAJren Udal Taldeak aztertzea proposaturiko udaleko gai guztiak onartu ditu Herri Kontuen Euskal Epaitegiak. Herri erakundeen kudeaketa ekonomikoa fiskalizatzeaz arduratzen den organoak, beraz, zezen plazaren BEBa, Udalaren eta Vital Kutxaren artean adostutako lursail trukea, garbiketaren kontratazio berria eta Jose Mardones kaleko hirigintza plana aztertuko ditu.

rss Ezagutzera eman
“Horietako gai bakoitzarekin, hainbatetan adierazi izan dugu herriaren interesa mantentzeko ardura genuela. Gobernu taldearen jardunbideak lau kasu horietan nahikoa zalantza sorrarazi ditu Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren esku-hartzea eskatzeko, eta gure fiskalizazio proposamen guztiak onartu egin dituzte”, azpimarratu du Ogasun esparruko bozeramaile jeltzalea den Arantza Zenarruzabeitiak.