Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/12/14

Gasteizko EAJren udal taldeak adierazi du hiriko autobusen zerbitzuari dagokionez azken lau urte hauek galdutzat jo behar direla

Gasteizko EAJren udal taldeak garraio publikoa egiten duen TUVISA enpresaren egoeraren balantzea egin du, hain zuzen ere udal sozietate honek aspaldian protagonizatu dituen berri negatibo guztien ostean. “Ia linea guztietan erabilera jaistea eta kobratzeko makinetan etenik gabe gertatzen ari diren akatsak izebergaren punta baino ez dira. Azken legegintzaldi honetan Gasteiz herri garraioaren arloan hiririk txarrenen artean kokatu da”, adierazi du Iñigo Antia zinegotzi jeltzaleak .

rss Ezagutzera eman
Berri txarren iturri nagusia garraioaren sarean bertan datza. 1998an 11.500.000 bidaiari izan zituzten linea horiek aurten 9.785.000 erabiltzaile baino ez dituzte izango, ia bi milioi gutxiago.

Arduratzeko moduko beste egoera bat TUVISAren bitarteko materialei dagokiena da. “Gertatzen ari den ibilgailuen berrikuntza ez da nahiko. Laster beste ibilgailu partida bat erosi behar da eta ez dugu horri buruzko inoako berririk. Beste alde batetik, TUVISAren informatizazioa erabateko porrota eta iruzurra izan da”, zehaztu du Antiak, eta adierazi du egoera kaotiko hau ez ezik, Agirrelandako gordelekuen egoera negargarria ere izan behar dela gogoan.