Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/01/10

EAJ alderdiaren Gasteizko taldeak konponbideak nahi ditu San Martin kirol-eremuan laster kenduko diren aldagelei dagokienez

EAJ alderdiak Gasteizko Udalean duen taldeak ohartarazi du egun dauden aldagelak kentzen badira gerta daitekeela kirolik ere ez egitea San Martingo eremu horretan dauden instalazioetan. Orain arte, bertako kantxetan ibiltzeko ondoko ikastetxeko aldagelak erabili izan dira, baina ekainaren 30etik aurrera aldageletan ikastetxeko jantokiak egingo dira. Orduan, hori gertatzen denean, bakarrik erabili ahal izango dira gerora egingo den gizarte eta kultur zentroko instalazio aurrefabrikatuak; baina hauek ez dira nahiko izango.

rss Ezagutzera eman
Kirol arloko bozeramaile jeltzale Iñigo Antiak zera esan du: “Zehazki, egun 160 metro koadroko aldagelak daude baina aurrefabrikatutako horietan guztira 17 metro baino zerbait gutxiago izango dira, hau da, ia hamarrena bakarrik erabili ahal izango da. Ondorioz, eta denentzat lekurik ez dagoenez, San Martingo kirol-eremuaren erabilera mugatu egin beharko da. PP alderdiak aspaldi du arazo honen barri eta ez da erantzuteko gai”.