Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/01/23

Gasteizko EAJren Udal taldeak laster egitekoa den lan eskaintza publikoan 100 plaza gehiago sar daitezen eskatu du

AJren Gasteizko Udal Taldeak laster egitekoa den Lan Eskaintza Publikoan gobernu taldeak kontuan hartu ez dituen eta betetzeke dauden 100 hutsune inguru ere sar daitezen proposatu du. Zehazki, Garbiketa, Ofizioetako Laguntzaile, eta kontrol eta mantentze Ofizialen kategorietako plazak lirateke, PPk urtarrilaren 5ean 200 plazarekin onetsi duen LEParen deialdiaren barruan jaso ez dituenak.

rss Ezagutzera eman
“Gobernu taldeak badaki halako lanetarako langileak behar direla. Izan ere, kontratazio zerrendetara jo behar izan da, behin eta berriro, plaza horiek betetzeko. Orain, nekez jasan daitekeen egoera arrazionalizatzeko aukera zuenean, PPk nahiago izan du ehun lanpostu airean uztea, horrek sortzen dituen arazoekin”, esan du Iñaki Prusilla Funtzio Publikoko arloko eledun jeltzaleak.