Prentsa Aretoa
2007/02/05
Gasteizko EAJren udal taldeak behin betiko irtenbidea eskatu du San Andres kiroldegiko egoera lotsagarriarentzat
Gasteizko EAJren udal taldeak salatu du PP makillaje-lanak egiten ari dela, Gazalbide auzoko San Andres kiroldegiak dauzkan arazo larriak konpontzeko. “Esan dezakegu gure hiriko ekipamenduen historian egin den obrarik txarrenaren aurrean gaudela. Iragazketa handiak, igerilekura iristen direnak, ez dira konpontzen asteburuan jarri den partxearekin. Sakoneko esku hartzea egin behar da, gobernu taldea esku hartze hori atzeratzen ari den arren”, esan du Iñigo Antia zinegotzi abertzaleak.
Igerileku handian sortu den arrakala kiroldegi osoan agertzen ari diren akats eta gabezia ugarietako azkena baino ez da. Umeen igerilekuak, esate baterako, inauguratu zen egunetik kloroa erregulatzeko sisteman arazo bat dauka, eta horregatik behin eta berriro itxi behar izaten da. Igerilekuen esparruan, perimetroko baldosetan arazoak daude, metalezko elementuak herdoilduta daude, aldageletan ez dago ez irristatzeko moduko zorurik, sartzeko dutxetan ez dago ur berorik, gainjanzkiko panelak erori dira hezetasunaren ondorioz, biltegian eta sorosleen aldageletan espazio gutxi dago, eta isolamendu akustikorik ez dago.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Eusko Jaurlaritza
2024/07/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25
EBB
2023/04/09