Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/02/13

Gasteizko EAJren Udal Taldeak adierazi du berehala geldiarazi behar dela errolda eta erregistroaren udal zerbitzua San Antonio kalera eramatearena

Gasteizko EAJren udal taldeak udaleko gobernuari gaur egun Udaletxearen beheko solairuan dauden Informazio, Errolda eta Erregistroaren udal zerbitzuak San Antonio kaleko lokal batera eramatea berehala geldiarazteko exijitu dio. Lekualdaketa hau gutxienez hamar urteko iraupena izango duen akura-kontratu baten bidez gauzatuko da eta urtero kostua 150.000 eurokoa (25 milioi pezeta) izango da.

rss Ezagutzera eman
“Sarritan salatu dugu zein handia den hamaika instalazioren akurengatik ordaintzen ari garen faktura. Kontratu berri honekin, Udalak sinatuta dituen erreentamendu-kontratu garestienen artean hirugarrena izango litzatekeena, gutxi gorabehera udal kutxetako bi milioi euro erabili beharko dira higiezinen urteko akurarako. Ezin dugu horrelako xahubiderik onartu”, adierazi du Ogasun Saileko bozeramaile jeltzalea den Arantza Zenarruzabeitiak.

Zenarruzabeitiaren ustez Informazio, Errolda eta Erregistroaren zerbitzuak San Antonioko lokal akuratu batera eramateak “udal zerbitzuen sakabanatzearen arazoa larritzea ekarriko du, horrek lotuta daukan operatibitate galerarekin. Kasu honetan ere de facto hartu den erabakiaren aurrean gaude, inori kontsultatu gabe hartu dena eta inolako bidezkoketa teknikorik gabe jakinarazi zaiguna. Aldi berean, ezarri da lekualdaketa irailean egingo dela eta horrek esan nahi du hurrengo korporazioaren lana goitik behera baldintzatuko duen neurria dela, eta horregatik guk ez dugu onartuko”, salatu du Zenarrutzabeitiak.