Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/03/08

EAJren Gasteizko Udal Taldeak auzitegira bideratu ditu Renfeko lurpeko parkingaren proiektua, eta Euskaltzaindia plazako lur zatien salmenta

EAJren Gasteizko Udal Taldeak bi errekurtso aurkeztu ditu Administrazioarekiko Auzietarako Aretoan, Tokiko Gobernu Batzarrak Geltoki plazan lurpeko aparkalekua eraikitzea eta Euskaltzaindia plazan hoteletarako erabilpeneko zati bat saltzea lehiaketara ateratzeko erabakien kontra. Talde Jeltzaleak auzitegietara jo du, Gobernu Taldeak EAJk gai horiexen gainean berraztertzeko jarri dituen errekurtsoei erantzun ez dielako.

rss Ezagutzera eman
“PPk sobera denbora izan du interes publikoarentzat kaltegarriak diren bi erabaki horietan atzera egiteko asmoa duela argi eta garbi adierazteko. Espero genuen bai parkingaren proiektua, bai lur zatien salmentarena epailearengana jo barik geldituko zirela, baina ohartu gara alkateak ez duela gogoeta egin eta gutxieneko adostasuna lortzeko inolako asmorik. Horixe da utzi digun aukera bakarra”, adierazi du Mikel Martinez bozeramaile jeltzaleak.